Oñatiko odol emaileen elkarteak jakitera eman duenez, abenduan ez da odol ateratzerik egingo herrian. Hilabetean zehar jai-egun eta zubi asko daudenez, ezin izan diete datarik eskaini elkartekoei, eta abenduan, beraz, ez da odol emanaldirik egingo Oñatin. Emaile guztiei eskerrak eman gura dizkie elkarteak bide batez, eta datorren urteko egutegia prestatzen ari direla aurreratu.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.