Jardueraz beteta dator Euskararen Nazioarteko Eguna Oñatira

Zuriñe Urruela Santidrian 2022ko aza. 29a, 15:20

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Oñatiko Udalaren Euskara-Hezkuntza sailak, Oñatiko ikastetxeek eta bertako Guraso Elkarteek hainbat ekintza adostu dituzte. 

Abenduaren 1ean, ostegunean, Alderray, Tartean teatro taldearen antzezlana, izango da ikusgai Santa Ana antzokian. Bi saio egingo dira: 12:00etan, batxilergoko ikasleek antzezlana ikusi eta, ondoren, solasaldia izango dute aktoreekin; eta 19:00etan, herritar guztientzako saioa egingo da. Bigarren saiorako, Udalaren webgunean eta Txokolaterixian daude sarrerak salgai –8 eurotan–. 

Abenduaren 2an, ostiralean, txokolatea doan banatuko dute ikastetxeetako guraso elkarteek eta hainbat ikasleek euskararen aldeko mezua duten bizkotxoak salduko dituzte euro baten truke –lortutako dirua ikas bidaia ordaintzeko izango da–. Ondoren, euskal kantak abestuko dituzte Udaletxeko kontzejupean, 18:00etatik aurrera. Doinuak ikastetxe guztietako musikariek jarriko dituzte. 

Euskararen egunean gertatzen den guztiaren berri ikasleez osatutako kazetari taldeak emango du Oñati irratian. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak