Egoitza ereduaz eta etxez etxeko laguntzaz jardungo du Maite Peña diputatuak bihar Oñatin

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko aza. 29a, 12:49
Maite Peña, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako diputatua.

Egoitzen egungo egoera eta adineko pertsonendako etxez etxeko laguntza aztertuko ditu Maite Peña diputatuak bihar Oñatin, bertako EAJk antolatu duen hitzaldi zikloaren barruan. Gipuzkoako Foru Aldundiak 2030erako Plan Estrategikoan etorkizunerako landu duen eredua ere azpimarratuko du.

Gizarte Politika eta Zerbitzuei buruzko hitzaldi zikloa abiarazi zuen Oñatiko Eusko Alderdi Jeltzaleak pasa den irailean. Beatriz Artolazabal sailburua etorri zen orduan eta Maite Peña diputatua etorriko da bihar, ziklo berdinaren barruan. Peñak, besteak beste, egoitzen egungo egoera eta adineko pertsonendako etxez etxeko laguntza aztertuko ditu. Baita, Gipuzkoako Foru Aldundiak 2030erako Plan Estrategikoan etorkizunerako landu duen eredua ere.

Hitzaldia eguaztenean da, azaroak 30, 18:30ean, kultura etxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak