Aloña Mendik ezin izan du Leizaran mendean hartu

Uxue Igarza Loiola 2022ko aza. 27a, 12:26

Ahaleginak egin arren, 19 eta 24ko emaitzarekin bukatu zen atzo Aloña Mendiko seniorren eta Leizaranen arteko norgehiagoka. Ikusleen animoak eta irabazteko gogoa ez ziren nahikoak izan markagailua iraultzeko.

Ondo hasi ziren, baina andoaindarrek bost goleko tartea atera zieten etxekoei, eta ordutik aurrera oñatiarrek ezin izan zuten aurrea hartu. "Ez dugu lortu gure jokatzeko modua inposatzea; beraien tranpan erori gara. Ez dugu lortu gu izatea"; azaldu zuen Xabi Guridi entrenatzaileak.

Hurrengo lehiari begira, egin beharrekoak zehaztu zituen Guridik: "Ganoraz jokatu behar dugu. Irabaztera joan; bestela jai dugu. Hau irabazteko partida zen, eta ez dugu lortu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak