Autodefentsa feminista aldarrikatu dute Oñatiko kaleetan

Uxue Igarza Loiola 2022ko aza. 25a, 22:05

Herritar mordoa batu da Oñatin ere, Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean, aldarri feministak kalera ateratzeko. "Sistema heteropatriarkal kapitalista" salatu dute, eta horren aurrean "autodefentsa feminista" eta "elkarren arteko zaintza" aldarrikatu dituzte.

20:00etan abiatu da manifestazioa plazatik. Zuen biolentziari autodefentsa feminista zioen mobilizazioaren buruan jarri duten pankartak, eta era berean, sistemari erreferentzia eginez, egungo testuinguruan, elkarren arteko zaintza "erradikala" dela adierazten zuten bertan.

Bestetik, justizia feministaren aldeko aldarriak eta bestelako mezu aldarrikatzaileak ere eraman dituzte herritarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak