Indarkeria matxistaren kontrako egunari lotutako adierazpen instituzional bateratua adostu eta onartu dute Oñatiko udalbatza osatzen duten bi alderdiek eta espazio publikoetan eta askatasun kolektibo zein indibiduala garatzea oztopatzen duten elementuetan jarri dute fokua, sexu indarkerian bereziki: "Azaroaren 25 honetan, emakumeok espazio publikoa askatasunez erabiltzeko eskubidea aldarrikatu nahi dugu, eta fokua jarri nahi dugu askatasun indibidual eta kolektibo horren garapena murrizten duten mekanismoetan, eta bereziki sexu-indarkerian. Izan ere, emakumeon aurkako sexu-indarkeriak, funtzio zehatz bat betetzen du egungo gizarte patriarkalean: emakumeok kontrolatzea eta gure askatasuna murriztea".
Tokiko erakundeen beharra hori gauzatzeko behar diren baliabideak eta mekanismoak direla dio agiriak, esaterako, tokiko administrazioei dagokiela, beren politika publikoen eta hiri-plangintzaren bidez, espazio publikoak emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko leku lagunkoi bihurtzea.
Aldarrikapen honen esparruan Oñatiko Udalak konpromisoak hartzen dituela ere jasotzen du agiriak. Hemen onartutako adierazpen instituzionala.