Abestia emakumeak kalean beldurrik gabe ibiltzeko aldarrikapenetik hasten da. Beste motatako indarkeriak ere ez dituztela onartzen agerian uzten dute bideoklipan. Horien artean arrazismoa edota sare sozialek eskaintzen duten anonimatuaren maskararen atzean botatzen den gorrotoa. Aldi berean, gaur egungo musikaren mezu hegemonikoei egindako kritika gisa agertzen da.
Bideoklipa abenduaren 2an aurkeztuko dute.