Bi saio eskainiko ditu Go!azen taldeak Oñatin abenduaren 17an: 17:00etan eta 19:00etan. Sarrerak (8€ + gastuak) abenduaren 3an (zapatua), 10:30etan jarriko dituzte salgai Txokolateixan eta Udalaren web orrialdean. Bietan egongo direla bermatuko dute. Gehienez hiru erosteko aukera egongo da.
Santa Anako emanaldietara, 6-18 urte bitartekoak sartu ahalko dira bakarrik.