Kale agerraldiak, filmak eta testigantza jasotzea, besteak beste, azaroaren 25erako

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko aza. 24a, 15:57

Indarkeria matxista jasan dutenen testigantzak jasoko ditu Bargastak talde feministak azaroaren 25ean eta bi kale agerraldi ere egingo dira. Udaleko Berdintasun sailak gogora ekarri ditu indarkeriaren inguruko salaketak edo laguntza eskaerak egiteko zabalik dauden bideak.

Inoiz indarkeria matxista jasan duten emakumeen testigantzak, gertaera horiek, jaso gura ditu Bargastak talde feministak azaroaren 25ean. Galdetegi bat prestatu dute esperientzia horiek modu anonimoan kontatu gura dutenendako eta egubakoitzean herriko tabernen sarreretan egongo dira testigantzak batzeko. Ekintza horrez gain, bi kale agerraldi egingo dira egubakoitzean: 12:00etan elkarretaratzea Olakuako urmaelaren ondoan herriko pentsiodunek deituta, eta 20:00etan manifestazioa plazatik abiatuta.

Filmak, tertulia eta txokolatea

Bezperan, azaroak 24, bi filma eskainiko dituzte, biak indarkeria matxistaren gaia lantzen dutenak. 17:00etan, Las invisibles filma botako dute Eltzian, Lagun Leku erretiratuen elkarteak antolatuta. Tertulia eta txokolate jana ere egingo dituzte. Aste honetako zinekluberako ere egunarekin propio lotura duen filma aukeratu dute: El acusado.

Hitz egiteko mezua Udaletik

Udaleko Berdintasun sailak ere prest du egitaraua eta bat egin du antolatu diren mobilizazioekin eta gainerako hitzorduekin. Bestalde, autodefentsa feminista ikastaroa abenduaren 3an izango dela era jaso du. Aurrez eman behar da, azaroaren 24a baino lehen, berdintasuna@onati.eus helbidean. Emagin elkarteak emango duen ikastaroa goiz eta arratsaldez izango da, 10:00etatik1 4:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.

Egitarauaz gain, baina, Udalak gogora ekarri ditu indarkeria matxista jasaten dutenek horien berri emateko eta laguntza eskatzeko zabalik dituzten bideak. "Zure mugimenduak eta harremanak kontrolatzen baditu, gutxietsi egiten zaitu, gehiegikeriaz jokatzen du zurekin, beldurra diezu bere erreakzioei edo arriskuan sentitzen bazara…Norbaitek entzutea behar baduzu, blokeatuta bazaude, zalantzak badituzu edo seguru sentitzen ez bazara, Deituiguzu, kontaiguzu, eta elkarrekin egingo dugu bidea".

Eta bideak dira:

  • 900 84 01 00.Arreta telefonoa (EJ). 24 ordu. 51 hizkuntza
  • Udaltzaingoa. 092 / 943 01 81 00
  • Larrialdiak. 112
  • Oñatiko Gizarte Zerbitzuak. 943 03 77 00 (bulego ordutan)
  • Oñatiko Berdintasun saila. 688 62 12 13 (whatsapp), berdintasuna@onati.eus edo 943 78 04 11 (bulego ordutan)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak