Kalera aterako dira musikariak euren egunari keinu egitera

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko aza. 22a, 13:03
Oñatiko Musika Banda.

Gaur, martitzena, da Santa Zezilia egun eta Oñatiko musikariak kalera aterako dira euren zaindaria agurtzera. Kalejirak egingo dituzte bai musika eskolako ikasleek baita musika bandako musikariek ere.

Oñatiko Musika Bandak, esaterako, kalejira egingo du kaleetan barrena, 19:00etan, gaur, Aitor Biain zuzendariaren gidaritzapean.

Aurretik, 17:00etan, Jose de Azpiazu musika eskolako ikasleak izango dira musika instrumentuak hartu eta kalez kale ibiliko direnak; Etxaluzetik Berdura plazaraino joango dira musika joz. Eta azokara heldutakoan, emanaldia egingo dute; 17:30ean izango da ekitaldia. Horren ondoren, txokolate beroa eskainiko diete musika ikasleei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak