Etxerako bidean oztoporik ez! Joseba etxera lelopean kontzentrazioa egingo dute bihar, azaroaren 22a, Oñatiko plazan, 18:30ean. Modu horretan, Auzitegi Nazionalak hartutako erabakia salatu nahi dute.
Izan ere, gradu erregresioaren eraginez, Joseba Arregi oñatiarra Martuteneko kartzelara bueltatu da. Otsailean, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak hirugarren gradua eman zion Arregiri; bada, hilabete geroago fiskaltzak helegitea jarri zuen. Orain, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralaren erabakia etorri da: bigarren gradua ezarri diote.
Joseba Arregik 76 urte ditu eta horietatik ia 31 kartzelan pasa ditu. Espainiako zigorraren hiru laurdenak 2019ko ekainean bete zituen.