Euriari eta hotzari aurre eginez, udaletxeko arkupearen babesean abiatu zuten atzo Euskaraldia Oñatin. Erraldoiekin kalejira egitekoak ziren, baina bertan behera utzi behar izan zuten hori, eguraldiagatik. Edozelan ere, Jose de Azpiazu musika eskolako ikasleek giroa epeltzea lortu zuten, baita gaztaina erreek ere. Halaber, berantiarrenek izena emateko eta txapak jasotzeko aukera izan zuten.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.