

Bart gaueko tenperatura baxuek eta prezipitazioek urte-sasoiko lehen elurtea ekarri dute Aloñako mendilerrora, baita Urbiako fondara ere. Euskalmeten iragarpenaren arabera, gaur, larunbata, eguraldi makurrak jarraituko du, batez ere Kantauri isurialdean eta Gipuzkoa ekialdean. Tenperaturek apur bat behera egingo dute, barnealdean balio altuenak 8 eta 10 gradu artean kokatuz. Elur kota 1.300-1.500 metrotan egongo da arratsalde-gau partean.


Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.