Datozen bi urtetako aurrekontuetan herritarrek aukeratutako proiektuak sartuko ditu Udalak eta prozesu parte-hartzailea jarri zuen martxan udaberrian, herritarrek 500.000 euro zertan inbertitu gura duten jakiteko. 230 proposamen egin zituzten herritarrek eta horietatik 21 heldu dira azken fasera.
Aurrekontuaren arabera proiektu handiak –100.000 eta 200.000 euro artekoak–, ertainak –25.000 eta 100.000 euro artean–eta txikiak –25.000 euro azpikoak– sailkatu dituzte. Azaroaren 4tik 20ra izango den bozketa fase honetan boto gehien dituzten ekimenak 2023 eta 2024ko udal aurrekontuetan txertatuko dituzte, urteko 250.000 euroko partida osatu bitartean. Hemen daude ikusgai proposamenak.