Zapatuan zabalduko dute San Migel parrokia

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko aza. 17a, 08:34

Oñatiko San Migel parrokia, kanpotik.

Pipiaren kontrako tratamendua emateko egon da itxita San Migel parrokia baina lanak bukatu dituzte eta lehengora bueltatuko dira mezak; zapatutik aurrera parrokian egingo dituzte hango elizkizunak.

Hilabetez, urriaren 17tik, egon da itxita Oñatiko San Migel parrokia sitsak eragindako kalteak konpontzeko lanak egiteko –lur zoruan, Unibertsitatera ematen duen atean, eserlekuetan eta aitorlekuetan–. Bukatu dituzte. Eliza garbitzen ari dira egunotan eta zapatuan zabalduko dute. Zapatutik aurrera parrokian egingo dituzte hango ohiko elizkizunak, hiletak barne.

Lanak egin bitartean Agustindarren elizan egin dituzte parrokiako elizkizunak eta ondo moldatu direla adierazi du Horazio Argarate parrokoak. Bi hileta handietan estutasunen bat izan dutela, baina gainerakoan arazorik ez. 

Parrokiako lanen inguruan, bigarren fase baterako gelditu ziren organoa eta erretaula tratatzeko lanak, horietan ere kalteak sortu ditu-eta pipiak. Argaratek baieztatu du organoaren aurrekontua egitera etorri direla Aldunditik, noiz konponduko duten ez dakien arren. Ezta erretaulakoak ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak