Arabara, mugarriak ezagutzeko laugarren mendi irteera

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko aza. 17a, 10:06

Mugarria 20 (Argazkia: Aloña Mendiko mendi saila)

Herriko mugarriak ezagutzeko laugarren mendi irteera egingo dute domekan Aloña Mendiko mendi sailak gidatuta: Urkilla mendikatera. Gaur, eguena, da izena emateko azken eguna.

Herriko mugarriak ezagutzeko laugarren mendi irteera egingo dute domekan, azaroak 20, Aloña Mendiko mendi sailak gidatuta. Oñatiko Arabako mendietara joango dira, Urkilla mendikatera. Iturrigorriko bidea hartuta, Artzanegin hartuko dute Oñatiko muga, Asparrenarekin, ibilbidea Artasoraino helduz. Sei bat orduko irteera da eta zaitasun tekniko gabea.

Irteerara joateko derrigorrezkoa da federatuta egotea. Joan gura izanez gero aurretik eman behar da izena eta horretarako azken eguna, gaur, hilak 17, da. Aloña tabernan edo mezua hona bidalita eman daiteke izena: 
alonamendi.mendi@gmail.com. Prezioa da 10 euro. Domekan, 08:00etan elkartuko dira postetxe parean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak