Gaztaina jana eta Pettiren kontzertua antolatu dituzte Araotzen hilaren 26rako

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko aza. 16a, 11:52

Araotz.

Gaztaina jana antolatu dute Araotzen hilaren 26rako. Asmoa da urtero egitea, eta kultura ekitaldi batekin osatzea hitzordua. Aurten, Petti etorriko da.

Auzotarrek antolatuta, gaztaina jana egingo dute Araotzen urtero, eta ekitaldi hori kultura hitzordu batekin osatuko dute gainera. Aurten izango da lehen aldia, azaroaren 26an. 18:00etan gaztaina jana egongo da eta ondoren, 19:30ean, Pettiren kontzertua.

Elizako aterpean egingo du kontzertua Pettik eta gaztaina jana ere plazatxoaren bueltan izango da, kanpoan ateri bada, eta frontoian euria bada.

Ekitaldi biak urteroko agendako lehendabizikoak izango dira. Gabonen aurretik, urtero egingo dute gaztaina jana eta kultur hitzordua batuko dituen ekitaldia, Araotzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak