Oñatiko EH Bilduren alkategai izateko hautagaitzara aurkeztuko da Izaro Elorza hurrengo hauteskundeetan

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko aza. 15a, 21:34
Izaro Elorza Arregi, Goiena telebistako platoan.

Izaro Elorzak berak jakinarazi du EH Bilduko alkategai izateko hautagaitzara aurkeztu dela datozen hauteskundeei begira.

Egun Oñatiko alkate Izaro Elorza Arregik (Oñati, 1983) esan du Oñatiko EH Bilduko alkategai izateko hautagaitzara aurkeztuko duela bere burua datorren maiatzean egingo diren foru eta udal hauteskundeetan. Berak eman du horren berri duela gutxi sare sozialen bitartez: "Hauteskunde Batzordeak proposatuta, Oñatiko EH Bilduren alkategai izateko hautagai moduan aurkeztuko dut neure burua. Orain hiru urte ilusioz ekin nion bide honi. Eta ilusioz darrait beste lau urtez herriaren aldeko lanean jarraitzeko. Jarrai dezagun bidea egiten!".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak