Egubakoitzean Lleidako La Elite bikoteak zabaldu zuen Beratu jaialdia. Antixena gaztetxean egin zuten emanaldia. Zapatu arratsaldean, berriz, doinu kubatarrak ekarri zituen Eltziara Kubako trobadore gazte Yaima Orozcok. Zapatu gauean, Mauriziak ez dau inor hil ikuskizuna eskaini zuten gaztelekuan Ines Osinagak, Lorea Argaratek eta Garazi Egigurenek.
Gaur, domeka, eman diote amaiera bosgarren Beratu jaialdiari. Erritmo latinoak izan dira Foruen plaza ondoko Lazarraga lorategian eguerdian. Bideo honetan ikus daitekeenez bada dantzara ere animatu denik.