Partiduaren zati handi batean markagailuan azpitik joan ostean, azken 10 minutuetan buelta eman eta gainetik jartzea lortu zuten Aloña Mendiko jokalariek. Getxoko taldeak erreakzionatzen jakin zuen eta oñatiarrak estutu zituzten puntu batera jarrita. Baina Fagor Industrial taldekoen azken minutuetako defentsa lan onari esker puntu bateko diferentziari eustea lortu zuten.