Datuen arabera, erorikoak dira lesio eragile nagusiak EAEko 64 urtetik gorako adinekoetan; gutxienez urtean behin erortzen dira talde horretako pertsonen erdiak; eta ondorio fisikoak ez ezik, psikologiko eta sozioekonomikoak ere izaten dituzte. Eta arazo horren garrantzia kontuan hartuta, erorikoei aurrea hartzeko tailer batzuk antolatu dituzte Oñatiko Udaleko Gizarte-zerbitzuetako Sailak eta Kirol Sailak, Osakidetzaren Osasun-zentroekin, Oñatiko Farmazia-Ortopedia batekin eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailarekin batera.
Plazak mugatuak dira
Pertsona nagusiei eta euren senide edota zaintzaileei dago zuzenduta tailerra, erorikoen kopurua gutxitzeko asmoz.
Kiroldegian egingo dira bi saio teoriko-praktikoak: azaroaren 21ean eta 23an, 16:00etatik 18:00etara. Hantxe azalduko dute, besteak beste, zergatik gertatzen diren istripu horiek eta zer egin aurrea hartzeko, zer garrantzizkoak diren ohitura osasungarriak eta ariketa fisikoa, edota nolako laguntza teknikoak dauden eskuragarri (telelaguntza).
Tailera doan da baina plazak mugatuak dira eta aurrez eman behar da izena Oñatiko anbulatorioan, bertara joanda edo telefonoz: 943 03 54 30.