Aurkeztu dituzte Aloña Mendi futbol sailak aurtengo denboraldian izango dituen taldeak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko azaroaren 5a

2022-2023 denboraldiko taldeen aurkezpena egin dute Azkoagainen.

Aloña Mendiko futbol sailak 2022-2023 denboraldian izango dituen talde federatu eta kirol eskolako taldeen aurkezpena egin du Azkoagainen.

Taldetan banatuta egin dituzte argazkiak: futbol jokalariak, entrenatzaileak, laguntzaileak... eta baita zuzendaritza kideak ere. Azkenik, familia osoaren argazkia atera dute: alebin, infantil, kadete, gazte maila eta erregional mailako jokalariez gain, futbol eskola osatzen duten neska-mutikoek, guztiek batera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak