Arantzazun egin du topaketa Kristau Eskolak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2022ko aza. 4a, 14:15

Arantzazun egin dituzte jardunaldiak 29 ikastetxek.

'Eskola eta Balioak' jardunaldiak egin dituzte, eta Oñatiko Elkar Hezi ikastetxea ere bertan egon da. Herritartasuna izan dute mintzagai.

Kristau Eskoletako 29 ikastetxek topaketa egin dute gaur goizean Arantzazun, Eskola eta Balioak jardunaldien bederatzigarren edizioan, eta, tartean egon da Oñatiko Elkar Hezi ere.

Herritartasuna kontzeptua izan dute berbagai, uste baitute pertsonen eta Lur planetaren zaintza "gero eta handiagoa eta hobea izatea eskatzen ari den gizarte batean", rol garrantzitsua izan dezakeela eta hori barneratu beharra dagoela. "Horrek aukera ematen du elkarren mendekoak eta ekomendekoak izango diren kalitatezko loturako sortzeko, bizitzak erdigunean jarrita", eta adierazi dute horrek hezkuntzan ere horrela beharko lukeela izan.

Eskolen zeregina

Maria Eugenia Iparragirre Kristau Eskolako zuzendari nagusiak hartu du hitza, eta azaldu duenez, ikastetxeak "funtsezko zeregina" betetzen du ikaskuntza eta gaikuntza prozesuari dagokionez, "herritartasun gizatiarrago baten eraikuntzaren" testuinguruan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak