Zubia irudi moduan hartuta, arbasoen lana ezagutu, historia ezagutu eta elkarren arteko harremanak sendotzeko egitasmoa da Bidasoa Gaineko Zubia izeneko egitasmoa. Hiru zubi dira, baikoitzak gai bat duena: artea, txokolatea eta baratzegintza. Eta, hain zuzen ere, txokolateari lotutako geldialdia egingo dute zapatuan Oñatin. Txokolateaz hitz egingo dute, duen historiaz, aurrekoek txokolatearekin egindako lanaz... eta era berean txokolateari buruz gehiago jakiteko beste zein irteera edo bisita antolatu dituzten jakinaraziko dute. Astean, Irungo Oiasso museoan, arkeologia eta txokolatea batu dituzten hitzaldi saioa egin dute. Hantxe izan zen, adibidez, hemendik toxokalte ezberdinak eramanda, Amaia Diaz de Monasterioguren oñatiarra; herriko klarisen berri eman zuen, besteak beste. Abenduaren 31ara bitartean irteera guztietan parte hartzen duenak, pasaportea lortuko du eta saria: txokolate dastatzea Xabier Urizarrekin.
10:00etan izango da bisita berezia, bihar, zapatua, azaroak 5, Txokolateixan.