Aita Madinari eskainiko kontzertu berezia egin zuten New York-eko Town Hall aretoan 1964ko apirilaren 24an. Konpositore oñatiarraren hainbat pieza jo zituzten, garai eta estilo ezberdinetakoak, Gerardo Levy argentinarrak zuzenduta; Aita Gurea obraren bertsio ingelesarekin hasi zuten kontzertua. Domeka iluntzean, kontzertuaren errekreazioa egingo dute Ganbara eta Hots abesbatzek, Aitor Biain Bidartek zuzenduta. Orkestarik ez da egongo eta ezingo dute orduko emanaldi osoa eskaini, baina bai gehiena; Aita Madinaren esentzia entzungo da Santa Anan. Aita Gurea obraren hi bertsio ere kantatu dituzte bi abesbatzek: ahots grabeekin, ahots mixtoekin eta ahots zuriekin. Hauxe da kontzertuko programa.
Francisco Madina Igartzabal 'Aita Madina' (Oñati, 1907-1972) konpositorearen heriotzaren 50. urteurreneko egitarauaren parte da domekako kontzertu hau. Aurtengo Musikegunak programan Aita Madinaren musika izango da nagusi. Urrian egin ziren bi kontzertu eta azaroan egingo dira beste bi: domekan lehenengoa eta hilaren amaieran Txorbela abesbatzarena. Tartean, Gloria De Piante etorriko da.
Domekan, 19:00etan
Domekan, azaroak 6, izango da Ganbararen eta Hots abesbatzaren kontzertua Santa Anan, 19:00etan. Sarrerak bost euro balio du eta online edo Txokolateixan eros daitezke.