Euskal Autonomi Erkidegoko Hezkuntza Legeari buruzko hitzaldia antolatu du gaurko Oñatiko EH Bilduk: EAE-ko Hezkuntza Legea. Hezkuntza Sistema Euskaldun, Publiko, Komunitario eta Burujabearen bidean aukerak eta arriskuak.
Hizlariak izango dira: Ikoitz Arrese –hezkuntza mugimenduan aritutako, egun EH Bilduren Hezkuntza idazkaria da eta Eusko Legebiltzarkidea, EAEko Hezkuntza Akordia osatzeko prozesuan parte hartutakoa– eta Nora Salbox – Magisteritzan eta Psikopedagogian graduatua, Landa Eremuko Hezkuntzan graduondokoa eta Hezkuntza eta Komunikazioan masterra, Mondragon Unibertsitatean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan irakasle aritutakoa eta egun Amaiurko eskolako zuzendaritzan eta Baztango herrietako eskolen koordinazio lanetan–.
Hitzaldia Santa Ana antzokian da, gaur, eguaztena, 18:30ean.