"Oso pozik" Malen Osa oñatiarra, Madeiran (Portugal) lortutakoarekin. Munduko mendi lasterkariek parte hartu duten Golden Trail Serieseko finalak izan dira han eta, Open kategorian, irabazi egin du oñatiarrak. Lasterketaren formatua berria zen beretzat, lasterketa bakarra izan beharrean bost izan dira-eta; tenperatura eta aldapak ere ez ohikoak izan ditu. Bada, bost lasterketak irabazi ditu oñatiarrak. Elite mailan lehiatu diren korrikalariekin batera, berriz, sailkapen absolutuan, seigarren postua lortu du Salomon etxeko ordezkari den Osak.
Oihana Kortazar elgetarra ere lehiatzekoa zen, baina ezin izan du parte hartu hanka bihurritu duelako aurreko lasterketan.