'Entzunaldia' kontzertu denboraldi berria

Iñigo Barrena Kortabarria 2022ko urr. 28a, 15:01

Sei kontzertertuz osatuta, "profil-askotariko" jendea erakartzeko asmoarekin antolatu dute denboraldi berria. Sei kontzertu horietaz gain, Gabonetako Hator-Hator kontzertuarekin ere gozatzeko aukera izango dute ikusleek.

Oñatiko Musika Bandak aurtengo ikasturterako kontzertuen denboraldi berria aurkeztu du, Entzunaldia izenarekin. Azarotik datorren urteko maiatzera bitartean, ordena honetan, Naturaldia, Euskaraldia, Maitasunaldia, Musikaldia, Animaldia eta Historialdia izeneko sei kontzertu eskainiko dituzte. Aurtengo helburuetako bat da "publiko desberdinak" erakartzea, eta, batez ere, haurrak eta gazteak, "etorkizuneko publikoa". Bestalde, Musika auzoetan ekintza ere aurrera eramango dute aurten; lekuetako bat Arantzazu izango da.

Estreinako kontzertua azaroaren 13an izango da, Zubikoa kiroldegiko pilotalekuan (13:00). Hurrengo kontzertuen lekua eta ordua berdinak izango dira. Tartean, denboralditik kanpo, Gabonetako kontzertua izango da, abenduaren 18an egingo dena, eta datorren urteko urtarrilaren 6an, denboraldi barruko bigarrena izango dena. Hortik aurrera egingo diren lau emanaldien datak zehazteko daude oraindik. Kontzertu guztietako sarrerak doakoak izango dira.

Eragile desberdinen laguntza

Denboraldi berriak herriko eta kanpoko eragileen presentzia ere izango du. Musika Eskolako ikasle gaztetxoek eta Oñatiko Banda Gazteak, esaterako, garrantzi berezia dute programa horietan, Musika Bandaren etorkizuna direlako. Horretaz gain, Oñatz Dantza Taldea, erraldoien konpartsa, Miel Guridi narratzailea eta Camdem Town dantza taldea izango dira denboraldi berriko kontzertuetan lagundu eta parte hartuko dutenak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak