Historiaurrea da aurtengo arkeotopaketen gai nagusia

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko urr. 27a, 11:58

Karmelo Guridi, Udaleko Sozioekonomia batzordeburua, eta Alvaro Arrizabalaga, topaketen zuzendaria, jardunaldien irekieran.

Euskal Herriko zein kanpoko hogei bat ikerlari eta aditu ari dira parte hartzen, goizetik, Oñatiko Unibertsitatea izena duen arkeotopaketan. Euskal historiaurrearen inguruan, eguneratzea eta etorkizuneko erronkak zehaztea da aurtengo jardunaldien helburua. Aurre-historia ikertzen duen Gizapre talde egonkorra eratzeko batzarra ere egin dute.

Euskal Herriko Unibertsitateko Historiaurreko Ikerketa Taldeak eta Oñatiko Udala-Arrikrutzeko Kobak sinatutako lankidetza hitzarmenaren ondorioz antolatu dira Oñatiko Unibertsitatea arkeotopaketa hauek. Lurraldeko ondare arkeologikoa eta paleontologikoa babestu eta ezagutzera ematea da helburua. Maiatzean egin zituzten joan den urtean egitekoak ziren lehen jardunaldiak, eta bigarrenak dira gaur eta bihar artean Sancti Spiritus unibertsitatean egiten ari direnak.

Alvaro Agirrezabal ikerlari oñatiarrak zuzenduko du topaketa eta ondoan izan du Karmelo Guridi, Udaleko Soziekonomia batzordeburua, jardunaldietara etorri direnei harrera egiteko eta topaketa hauek aurkezteko. Segidan, aurrehistoria ikertzen duen Gizapre talde egonkorraren sortu eta ikerketa talde baten duen garrantzia azpimarratu du. "Hemen gauden askok ez dugu ondoan eserita duguna ezagutzen, ziur asko Maria Jose Iriarte Chiapusso eta biok izango gara guztiok ezagutzen zaituztegun bakarrak. Eta garrantzitsua da horrelako espazio bat izatea eta urtean behin, behintzat, espazio horretan elkartu eta bata bestea ezagutzeko eta lanak partekatzeko aukera izatea", adierazi du Arrizabalagak.

Arkeotopaketen lehen bilera, Sancti Spiritus unibertsitateko bigarren solairuan.

Gaur hasi eta bihar bukatu dira bigarren arkeotopaketak. Atzo, baina, herritar guztiei zuzendutako hitzaldia egin zuen Iriartek, eboluzio klimatikoari buruz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak