Euskal historiaurrea izango da gaur hasten diren arkeotopaketen gai nagusia

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko urr. 26a, 08:29

Okabeko harrespila (Argazkia: wikipedia)

Euskal historiaurrearen inguruan, eguneratzea eta etorkizuneko erronkak zehaztea izango da arkeotopaketa hauetan elkartuko diren adituen lanerako gaia. Gizapre izeneko ikerketa talde berriaren eratze-batzarra ere egingo dute.

Hainbat ikerlari, 40 inguru, bilduko dira bihar, eguena, eta etzi Oñatin, Oñatiko Unibertsitatea izena duen arkeotopaketan. Bigarren aldiz egingo dituzte jardunaldi hauek eta oraingoan, euskal historiaurrea izango da ardatza:Euskal Historiaurrea: eguneratzea eta etorkizuneko erronkak da aztertuko duten gaia.

Eguenean, urriak 27, egingo dute Oñatiko Unibertsitatea arkeotopaketen inaugurazio ekitaldia Sancti Spiritus unibertsitatean, 09:30ean. Arkeotopaketen zuzendari Alvaro Arrizabalaga oñatiarrak eta Udal ordezkariek egingo diete agurra bi egunetan hor bildu eta lanean arituko diren ikerlariei.

Eboluzio klimatikoari buruzko hitzaldia gaur

Ekimen honek, Euskal Herriko Unibertsitatean Historiaurrean Ikerketa Taldeak eta Oñatiko Udalak/Arrikrutzeko Kobak sinatu duten lankidetza-hitzarmenak, lurraldeko ondare arkeologikoa eta paleontologikoa sustatzea du helburu, eta ondarea bera ezagutzeaz gain gizartean zabaltzea.

Hori horrela, herritar guztiei zuzendutako hitzaldia ere antolatu dute. Gaur, eguaztena, izango da hori. Eboluzio klimatikoari buruz hitz egingo du Maria Jose Iriarte-Chiapuso ikerlari eta EHUko irakasleak: Bi milioi urteko eboluzio klimatikoa: iraganari begiratzeak balio dezake etorkizunaz hausnartzeko? Hitzaldia 19:00etan da Sancti Spiritus unibertsitatean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak