Hotz Oñatik janari bilketa egin du aste bukaeran; hain zuzen, atzo eta gaur artean ibili dira elikagaiak batzen herriko hainbat denda eta supermerkatuetan. Bada, herritarrengandik jasotako erantzuna "oso ona" izan dela nabarmendu dute. Oraindik jasotako guztia zenbat izan den zerrendatu ez duten arren, "uste baino erantzun hobea" jaso dutela azaldu dute.
Erantzun ona
Hotz Oñati elkarteko kide Edurne Bikuña: "Egoera honetan, ez genuen uste horrenbeste jasoko genuenik. Kezkatuta geunden, baina jendeak oso ondo erantzun du".
Hiru erakundetan banatuko dute
Iaz jasotako 8 mila kilotara ez direla iritsiko uste du, baina hala ere lehendabiziko balorazioa "oso ona" izan da. Jasotako janaria martitzenean banatuko dute: zati bat Zaporeak GKEak hartuko du euren sukalderako; beste zati bat enRedSOS erakundera bideratuko dute; eta, barra energetikoak Aita Mari ontzira eramango dituzte.