Elikagaien bilketa egingo du Hotz Oñatik asteburuan

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko urr. 20a, 19:08

Hotz Oñatiko boluntarioak aurreko janari biketa baten.

Asteburuan egingo du Hotz Oñatik urteroko elikagaien bilketa. Lekaleak, kontserbak, olioa, pixoihalak, konpresak, irina, arroza edo pasta jasoko dute. Lesbosera eta Atenasera bidaliko dute bildutakoa.

Gaur, egubakoitza, eta bihar, zapatuan, herriko janari dendetan –Super BM, San Miguel kooperatiba, Eroski Center, Eroski Errekalde eta Errekaldeko denda–egongo dira Hotz Oñatiko boluntarioak herritarrei poltsak eta informazioa banatzen. Lekaleak, kontserbak, olioa, pixoihalak, konpresak, irina, arroza edo pasta jasoko dute. Bildutakoa, Zaporeak eta Errefuxiatuen Red Sos elkarteei emango diote, Lesbosen eta Atenasen banatzeko. Aurreko bilketetan bezala, garaje baten pilatuko dute jasotakoa eta asmoa da datorren astean bidaltzea kamioia. Bergarako Mariaren Lagundia ikastetxean batu dituzten produktuak ere Oñatira ekarriko dituzte hemen batutakoarekin batera bidaltzeko; bost ikasle ere etorriko dira bilketan laguntzera.

Produktu horiez gain, barra energetikoak ere eskatuko dituzte Hotz Oñatiko kideek, Aita Mari itsasontzikoendako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak