Santa Ana aretoa beteta eman diote hasiera Esperientzia Gelari

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko urr. 20a, 09:13

Esperientzia Gelaren aurkezpena, Chamorroren hitzaldiaren aurretik, egubakoitzean, Santa Anan.

Bete egin zen Santa Ana antzokia iktusari buruz Angel Chamorro neurologo oñatiarrak eman zuen hitzaldia entzuteko. Esperientzia Gelaren lehen ekitaldia izan da. Sarean dago orain hitzaldia entzungai. 

Egubakoitzean eman zioten hasiera Goienagusirekin batera Udalak martxan jarritako Esperientzia Gelari. Angel Chamorro neurologoaren hitzaldia egon zen proiektuaren aurkezpenaren ondoren, eta harrera ona izan zuen; bete egin zen antzokia. Hitzaldia Goienagusiren sareko kanalean dago orain ikusgai.

Udal Gobernuak eskerrak eman nahi dizkio bai Angel Chamorrori Oñatiko esperientzia gelari hasiera emateko luzatutako gonbidapena onartzearren, bai bertara gerturatu zirenei ere, "Oñatiko esperientzia gelari horrelako harrera ematearren". Baita Goienagusikoei era, "Oñatin Esperientzia Gela amets batetik errealitate bihurtzen laguntzearren".

Esperientzia Gela

55 urtetiko gorako herritarrendako ekimena da Esperientzia Gela. Hitzaldiak, jarduerak zein tailerrak antolatuko ditu hilero aurrerantzean, tartean, adibidez: mendi ibilaldia, argazkigintzaren hastapena telefono mugikorrarekin tailerra eta beste hitzaldi batzuk. Goienagusi elkarteko web gunean dago jarduerei buruzko informazio guztia. Oñatiko Udaleko hezkuntza teknikariarekin ere jar daiteke harremanetan interesa duen edonor.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak