Estitxu Fernandezek eta Erika Lagomak euren liburua aurkeztuko dute gaur Oñatin

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko urr. 20a, 07:48

Erika Lagoma eta Estitxu Fernandez (Argazkilaria: Ander Gillenea)

'M ama eme ume' liburua aurkeztuko dute egile biek eta solasaldia eskaini segidan. Udaleko Berdintasun sailak gonbidatuta etorriko dira.

Amei entzun egin behar zaiela iritzita, amatasunaren hamahiru esperientzia jaso dituzte M ama eme ume liburuan Estitxu Fernandezek eta Erika Lagomak. "Ikusi genuen amatasunaren esperientzia desberdinak ezagutzeko beharra zegoela, amei entzun egin behar zaiela. Durangoko jardunaldi feministetan berretsi genuen behar hori. Han egindako tailerrean ondorioztatu genuen amatasuna, instituzio moduan, zein itogarria eta zurruna den, eta sistemak oraindik hori dela nahi duena: umea izan eta etxera zokoratu edo umea izan eta berriro lanera bidali produzitzera. Konturatu gara ama gehienok ez gaudela ez batean ez bestean. Eta guk gura dugu gure beharrak eta umearenak betetzea", dio Estitxu Fernandezek.

Emakumeen Jabetze Eskolaren barruan gonbidatu ditu Fernandez eta Lagoma Udaleko Berdintasun sailak. 18:00etan izango da aurkezpena eta ondoren solasaldia, zinema aretoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak