50 lagunek baino gehiagok hartuko dute parte Auzoko egitasmoan

Miren Arregi Amasorrain 2022ko urr. 19a, 20:42

Arratsaldean egin dute Auzoko egitasmoaren baitako lehen saioa Oñatiko Eltzian. Euskarara hurbildu nahi dutenei harrera egiteko ekimenean, 50 lagunetik gora ariko dira aurten. Eguaztenetan elkartuko dira bi taldetan; lehenengoa 15:00retan, eta bigarrena, 19:00retan.

Helburua da herriko kultura eta hizkuntza desberdinak aintzat hartzea eta elkar ezagutzea, betiere euskara eta euskal kultura ardatz izanik. Hezkuntza zinegotzi Alaitz Kortabarriak proiektuaren indarra eta balioa nabarmendu ditu aurkezpenean eta ekimenean bene-benetan sinisten dutela adierazi du. Auzoko-n perfil desberdineko pertsonek har dezakete parte: batetik daude Auzotarrak (euskara menperatzen duten pertsonak) eta, bestetik, Auzokideak (euskara ez dakiten edo oso ongi menperatzen ez dutenak). Elkarrekin, joko eta dinamika desberdinen bitartez, parte hartzaileak euskarara hurbiltzea da asmoa.

Hilabeteroko dinamikak egingo dituzte. Hala, gai desberdin bat landuko dute hilabete bakoitzean. Herriko eragileekin elkarlanean proiektuak ere garatuko dituzte. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak