Aita Madinaren doinuak, Suhar abesbatzakoen ahotsetan

Txomin Madina Milikua 2022ko urr. 16a, 22:10

Aita Madina konposatzaile oñatiarraren piezekin haren omenezko diskoa atera du Esteban Urzelaik zuzentzen duen taldeak, eta gaur aurkeztu dute Agustindarren elizan.

Aita Madinak bere ibilbidean zehar landu zituen musika estiloak ezagutzeko aukera izan da gaur iluntzean Oñatiko Agustindarren elizan Esteban Urzelai oñatiarrak zuzentzen duen Suhar abesbatzarekin.

Musika erlijiosorekin hasi dute emanaldia, besteak beste Agur Maria eta hain ezaguna den Aita guria abestuaz. Bigarren zatian,  aldiz, ukitu folklorikodun piezak izan dira nagusi, bere garaian Irrintzi otxoteak ezagun egin zituenak batzuk. Horien artean egon dira, esaterako, Tabernari andrea eta Beti eskamak kentzen. Amaia Zipitria piano-jolearen eta Maite Arruabarrena mezzosopranoaren laguntza izan dute emanaldian.

Publikoak biziki gozatu du emanaldiarekin. Eta bertaratzerik izan ez dutenek, etxean entzuteko aukera izango dute, Suhar abesbatzak Aita Madinaren piezekin osatutako diskoa kaleratu du eta.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak