GI-2630 errepidean, Elorregi eta Oñati artean auto istripua izan da, 15:45 inguruan. Trafiko Zuzendaritzatik jakinarazi dutenez, ez da ezer larririk gertatu. Hala ere, auto-ilarak sortu ditu istripuak, eta, autoa errepidetik kentzeko garabia eskatzeaz batera, badaezpada, anbulantzia ere deitu dutela gaineratu dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.