Osinurdin eta Santxolopetegi biribilguneen arteko asfaltatze-lanak urriaren 17an hasiko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak. Trafikoa murrizteko helburuarekin Oñatitik Bergara-Arrasatera joango diren ibilgailuek Santxolopetegi biribilgunean errepide zaharra hartu beharko dute Zubillaga auzotik Osinurdin biribilguneraino.
Elorregiko biribilgunetik, GI-2630 errepidea erabiliz, Oñatirantz doan trafikoarengan ez dute eragingo lanek.