Ikamak Debagoieneko Ikasle Eguna egingo du bihar Oñatin

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko urr. 14a, 10:26

Ikamak martxoaren 29an Bergaran egindako eskualde mailako manifestazioa.

Oñatiko Antixena gaztetxea izango da elkargune nagusia, eta egun osoko egitaraua iragarri dute.

Ikamak (Ikasleria Martxan) Debagoieneko Ikasle Eguna iragarri du biharko, eta Oñatiko Antixena gaztetxea izango da topaketa horren elkargunea. Egun osoko egitaraua iragarri dute.

Hitzaldi batekin emango diote hasiera, 11:00etan, eta 12:30erako triki-poteoa iragarri dute. Ondoren, 14:30ean, bazkaria egingo dute gazteek, eta Gaiztokeria tailerrarekin luzatuko dute bazkalostea. Arratsaldean musika izango da protagonista. 18:30ean, Züttik elektrotxarangak girotuko du Debagoieneko Ikasle Eguna, eta hiru emanaldirekin osatutako kontzertuak hartuko du ondoren lekukoa. Buru Gabe, Larru Beltzak eta Virgin Mari DJ arituko dira kontzertu horretan. "Ikasturte berrian ere ikasleok antolatzen eta borrokatzen jarraituko dugu! Batu zaitez zu ere! Gurea euskal eskola herritar eta burujabea!", adierazi dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak