Alemaniara joan dira Pake Lekutik

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko urr. 14a, 09:01

Pake Lekuko kideak Alemaniara egindako irteeran.

Alemaniako Oihan Beltza eskualdera egin dute irteera Pake Leku erretiratuen elkarteko bazkideek. Pandemiagatik bertan behera gelditu zen lehen saiakera eta plana berreskuratu eta aste honetan joan dira. Kuadrilla ederra ikusten da argazkian.

Urriko ekitaldien artean zuten programatua Alemaniarako bidaia. Duela urte pare bat egitea zen asmoa, baina ez zuten orduan egin, pandemiagatik, eta lehen besteko gogoarekin eman dute izena irteeran parte hartu dutenek.

Urriko hurrengo hitzordua datorren eguenean da, hilak 20. Oñati Ezagutzen egitasmoaren barruan, Turismo Bulego ondoan dagoen San Migel errotara egingo dute bisita, haren historia ezagutzera. 11:00etan elkartuko dira Turismo Bulegoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak