Informatu elkarteak bi hitzaldi izango ditu urrian

Zuriñe Urruela Santidrian 2022ko urr. 5a, 15:45

Juanjo Martinezen hitzaldia Bergaran

Osasunaren inguruko bi hitzaldietarako, Klima-ingeniaritza eta osasuna eta Covid-19a gaur egun hitzaldietarako, sarrerak erreserbatzeko aukera irekita dago.

Urriaren 15ean, 18:30ean, Santa Ana Antzokian, Nauzet Morgadek, aktibistak eta dibulgatzaileak, Klima-ingeniaritza eta osasuna hitzaldian lorratz kimikoek gure osasunean edota kliman duten eraginari buruz hitz egingo du. 

Bestalde, urriaren 18an, Santa Ana Antzokian, 18:30ean, Juanjo Martinezek, Medikuntzan eta Kirurgian doktoreak, Covid-19a gaur egun hitzaldian azken gertakariei errepasoa egingo die eta gaur egungo gehiegizko hilkortasunari buruz hitz egingo du. 

Sarrerak erreserbatzeko WhatsApp bidez idatzi 605 733 523 zenbakira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak