Gaurtik daude eskuragarri udazkeneko bonuak

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko urr. 5a, 13:01

Webgunetik hartutako irudia.

Gaur, urriak 5, abiatuko du Udalak udazkeneko bonuen kanpaina, "herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu alorreko establezimenduei bultzada" emateko. %20ko deskontua izango dute eta pertsona bakoitzak 50 euro artekoak eros ditzake azaroaren 30a bitartean.

Kanpaina honetarako Udalak aurreikusita zituen 15.000 euroei udaberrikoan agortu gabeko 4.768 euroak batuko zaizkie. Hori horrela, guztira, 19.768 euroko aurrekontua izango du udazkeneko kanpainak.

Aurrekoan legez, Oñatin erroldatutako 16 urtetik gorako herritarrendako dira, eta pertsona bakoitzak 50 euro arteko muga izango du %20ko deskontua duten bonuak erosteko. Bonuak oñati.bonoak.eus webgunean sartuta edo atxikitutako komertzioetan –43, oraingoz– eskura daitezke. Azaroaren 30era arte eros daitezke, aurrekontua lehenago agortzen ez bada. Erabiltzeko azken eguna, berriz, abenduaren 2a izango da.

Udalak emandako datuaren arabera, udaberriko kanpainan 1.118 herritarrek erosi zituzten bonuak, eta 70.902,83 euroko salmentak sustatu.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak