Sei egunetan martxan egon da eraso sexisten prebentzio eta arretarako telefono zerbitzua; bertan, Udaleko Berdintasun departamenduak eraso bat erregistratu du. Txosnagunean, izan zen, Herri Egunean, eta txosna batzordeak protokoloa aktibatu zuen.
Oñatiko Udalak herritarrek egindako lana eskertu nahi izan du: "Balioan jarri nahi dugu txosna batzordeak eta herriko mugimendu feministak eginiko lana jaietan ematen diren eraso matxisten arreta hobetzeko. Guztion artean, Oñatiko jaiak eremu seguru izate bidean urrats sendoak ematen ari garela uste dugu, eta bide horretan aurrera egingo dugu datozen urteetan ere". Jaiak berdintasunean bizitzeko mezua azpimarratu du.