Baserritarrak, txalekodunak, sukaldariak, kantinerak, barril-joleak, danbor-joleak, gastatzaileak eta zaldunak gogotsu bete dituzte burrunba doinuz Oñatiko kaleak. Ibilbide hasieran moldaketa txiki bat egin dute eta ohi ez bezala, Bidaurretatik aterata eman diote hasiera 2013an eta 2014an jaiotako 160 umek. Amaiera, berriz, plazan egin dute. Danborrada borobiltzeko, bikingoetan oinarritutako karroza atera dute kaleetan barrena.
2022 ira 24 Oñati
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.