Udazkenak hiru ekimen ekarriko ditu Arantzazuko parketxera

Uxue Igarza Loiola 2022ko irailaren 23a

Gipuzkoako parketxe sareak abendura arteko programazioa argitaratu du, eta "inoiz baino askotarikoagoa" dela aurreratu dute.  Arantzazun, gaztagintza izango da nagusi.

Udazkenarekin batera kaleratu dituzte beraien proposamenak Gipuzkoako parketxeek. Arantzazuko parketxean, gaztagintza izango da izarra, Gomiztegiko artzain eskolaren laguntzarekin.

Horrez gain, ipuin eta mito zaharrek ere izango dute beren lekua: "Marimundukok bertara hurbiltzen diren haur eta guraso guztiak aho bete hortz utziko ditu bere kontakizunekin".

Bestetik, liho landarearen erabileraren gainean ikasteko ikastaroa antolatuko dute Oñatiko egoitzan.

Lurraldeko gainerako parketxeen eskaintzak webgunean daude ikusgai.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak