2003an sortu zen Oñatiko taldea eta bi disko kaleratu zituen 2011ra bitartean: Potemkin eta Gauaren zaindariak. Urte horietan guztietan, ehun zuzenekotik gora eskaini zituzten taula gainean.
Gainera, tarte horretan, Danbakaren lehenengo edizioan hartu zuen parte, zehazki 2004an, eta final handira heltzea lortu zuten, sari nagusia eskuratzerik izan ez bazuten ere.
Gaur, martitzena, iragarri du taldeak bere sare sozialetan azaroaren 25ean eskainiko dutela itzulerako kontzertua Tolosako Bonberenean, horren 25. urteurrenean. Halaber, jakinarazi du sarrerak bertan egongo direla salgai.