Arrakastatsua izan da aurten ere Oñatiko mendi martxa

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko irailaren 17a

Goizean egin dute aurtengo Oñatiko mendi martxa. Jendetsua izan da aurtengoa ere; 800 lagunetik gora hartu dute parte, denak aurrez izena emandakoak. Goizeko 07:00etan abiatu dira 32 kilometro egin dutenak eta ordubete beranduago 22koa egitea pentsatu dutenak. Inskripzio bakoitzeko euro bat Hotz Oñati elkartera bideratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak