Beatriz Artolazabal sailburua dator bihar Oñatira

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko irailaren 20a

Beatriz Artolazabal.

Gizarte politika eta zerbitzuen etorkizuna azaldu eta Euskadi Lagunkoia programaren berri emango du Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, Oñatiko EAJk antolatu duen hitzaldian.

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal Albeniz dator Oñatira eguaztenean hitzaldia egitera, Oñatiko EAJ alderdiak gonbidatuta.

Lourdes Idoiaga alkate ohi jeltzaleak egingo du aurkezpena eta bi gai nagusi izango ditu berbagai Artolazabalek: "Euskadiko etorkizuneko politikak eta gizarte-zerbitzuak, batetik, eta Euskadi Lagunkoia programa, adinekoen parte-hartzearekin egindako lankidetzazko gobernantza eredua".

Hitzaldia bihar da, hilak 21, 19:00etan, Santa Anan, eta EAJk antolatu duen hitzaldi ziklo bati emango dio hasiera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak