Atzeko kalera pasa dituzte Gizarte Zerbitzuetako bulegoak

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko irailaren 19a

Gizarte Zerbitzuak behin behinean egongo diren tokia.

Bidebarrietan dauden Gizarte Zerbitzuetako bulegoak eraberritu egin behar dituzte, eta, bitartean, gaurtik, Atzeko kaleko 6 zenbakian egongo dira.

Oñatiko Gizarte Zerbitzuetako bulegoak berriztu egingo dituzte. Behin behineko bulegoak prestatzen ibili dira udan eta Atzeko kalen daude orain. Gaurtik, astelehena, hortxe egongo dira Gizarte Zerbitzuetako bulegoak. 

Ordutegiari buruz, 09:00etatik 14:00etara egongo dira zabalik, eguaztenetan izan ezik; itxita egongo dira egun horretan. Txandak hartzeko bideak: 943 03 77 00 edo ongizatea@onati.eus.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak