Bi ibilbide prestatu dituzte aurten ere mendi martxarako: 32 km. ditu luzeak eta 22 km. laburrak. Goizeko 07:00etan abiatuko dira ibilbide luzea egingo dutenak, plazatik, eta ordubete beranduago, motzekoak.
Zortzigarrena izango da aurtengoa. Aurrekoetan moduan, ibilbide ezberdinak izango dira aurtengoak eta Aizkorri-Aratz parke naturalean izango dira ibilbideen zatirik handienak. Ibilbideak markatuta egongo dira.